
Aurretik esan dugunez,gizakiok azkarregi jarri gara bi hanken gainean eta hori ondorio txarrak ditu. Oraindik urte asko pasa beharko dira gure bizkarrezurra eboluzionatzeko eta orduan prest egongo gara lesio hauek ez eukitzeko. Baina oraingoz, txarto eginak gaude. Oraindik,tximinoen antzera,4 hankatan ibili beharko ginateke.
Gure bizkarrezurrean badaude orno batzuk gehiago jasaten dutela, gure anatomofisiologia dela eta. Gehien ematen den lesioa L4-L5-S1 ornoen artean ematen da.
Ornoen artean diskoak daude, hauen funtzioa moteltze edo indargetzea da. Hauei esker pisuak har ditzakegu, torsio edo errotazio mugimenduak egin, saltoka aritu, etabar.
Baina disko honen barnean dagoen "nucleo pulposo" kanpora ateratzen denean "Hernia diskala" dugula esan dezakegu. Gehiegizko tentsioa eta pisua jasatean, mugimendu errepikakorrak egitean, postura txarretan jartzean, etabarretan gure diskoa mintzen ari gara eta berak badu topea.
Badakizue gauean, LO EGITEN dugun bitartean, posizio horizontala eta ingrabitazioa dela eta, diskoa hidratatzen dela eta horregatik gauean 2 edo 3 ZENTIMETRO ALTUAGOAK garela? Gorputzak baditu defendatzeko taktikak, baina gure eguneroko bizitzak diskoa mintzen du eta taktika horiek ez dira nahikoak izaten.
Hernia gehienak asintomatikoak dira, baina gizarteko gende guztiak erresonantzia bat aterako bagenu, harrituta geratuko ginateke, %40ak baino gehiagok "Hernia diskala" duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario