
Lesio lunbar asko, faxa hauek denbora luze eramateagatik gertatzen dira.
Gaur egun lesio lunbarrak ekiditzeko "faxa lunbarra" erabiltzen da. Egunero ikusten ditugu obretako langileak edo edozein langile lanean dagoen bitartean faxa hauek eramaten dituela. Badirudi seguruagoak sentitzen direla eramatean, baina argi dago ez dela konponbidea.
Gure gorputzak baditu faxa edo sostengu propioak bizkarraren atzekaldean eta aurrekaldean(sabelaldean) abdominalak. Gihar hauek tonu bat izan behar dute eta tonifikatuak egon behar dira.
Faxa hauekin gihar hauek atrofiatzen ditugu denbora luze eramateagatik eta azkenean ezin gara faxarik gabe bizi. Hori ekiditu behar da, faxa eraman daiteke baina soilik esfortzu handiak egingo direnean gainontzeko denboran gure giharrei libre utzi behar zaie, naturak zeozergatik egin gaitu honela!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario