sábado, 16 de junio de 2007

Belauneko lesioak







Zenbatetan entzun dugu belauneko lesio bat izatea?

Zenbat gende ezagutzen dugu?Kasu pila.

Egia esan belauneko anatomia eta fisiologia konplexutasun handiko artikulazioa da, eta naiz eta errefortsu miotendinoso, kapsular eta kartilagozkoa izan lesioak egunero ematen dira.

“El cuerpo es sabio”hori egia da, baina limitazioak ere baditu.
Gorputzeko rotazioak eta torzioak belauneko lesioen %70 baino gehiago osatzen dute. Eta hori ia kirol guztietan egiten den mugimendua da, kirol batzuetan besteetan baino gehiago noski.

Adibidez futbolean edo eskubaloian “cruzado”, adibidez”ligamento cruzado anterior”asko apurtzen dira eta “triadak”ere askotan ematen dira, nahiz eta goi konpetizioan ez egon. Horregatik entrenamendu mota aztertu behar da, progresioak pausota ematea, guiaren prestakuntza egokia, espazioaren prestakuntza ona edo txarra den, materialak, gesto teknikoak landu eta egokitu lesioak ekiditzeko, elikadura, etabar.

Erreabilitatzeko orduan kriston garrantzia ematen zaio mina kentzea, inflamazioa jeisteari, anplitude artikular osoa edo ahal den gehiena lortzeari, indarra bereganatzea, etabar.Baina azkenengo pausua propiozepzioa deritzoguna, askotan egiten ez den gauza da eta propiozepziorik gabe ez dago estabilitaterik!

sábado, 2 de junio de 2007

Futbola eta bere lesioak



Gure gizartean indar handiena daukan kirola futbola da argi eta garbi.Bertan ikusi daitezkeen jokaldietariko batzuk ikusiko ditugu bideo honetan eta kirol bat denez, bertan gertatzen diren lesioak ikusiko ditugu.Hadi egon!!

Futbolean hankekin mugimendu asko egin daitezke, gorputzeko errotazioak edo torsioak belauneko lesio asko dakartzate, gehien bat oina posizio desegokian jarrita badugu eta honi kolpe bat edo ostikada bat gehitzen badiogu zer esanik ez!!

Kirol arriskutsuak



Bideo honetan ikus dezakegunez, kirol dibertigarriak benetako lesioak ekar ditzake.

Inoiz praktikatu ez ditugun kirolak atentzioa deitzen digute, adibidez itsasoan egiten diren uretako kirolak. Nahiz eta kirolaren teknika teorikoki ondo jakin, ez du zerikusirik praktikara eramatean!!Bestela ikusi bideoa!!

jueves, 31 de mayo de 2007

Faxa lunbarra



Lesio lunbar asko, faxa hauek denbora luze eramateagatik gertatzen dira.

Gaur egun lesio lunbarrak ekiditzeko "faxa lunbarra" erabiltzen da. Egunero ikusten ditugu obretako langileak edo edozein langile lanean dagoen bitartean faxa hauek eramaten dituela. Badirudi seguruagoak sentitzen direla eramatean, baina argi dago ez dela konponbidea.

Gure gorputzak baditu faxa edo sostengu propioak bizkarraren atzekaldean eta aurrekaldean(sabelaldean) abdominalak. Gihar hauek tonu bat izan behar dute eta tonifikatuak egon behar dira.

Faxa hauekin gihar hauek atrofiatzen ditugu denbora luze eramateagatik eta azkenean ezin gara faxarik gabe bizi. Hori ekiditu behar da, faxa eraman daiteke baina soilik esfortzu handiak egingo direnean gainontzeko denboran gure giharrei libre utzi behar zaie, naturak zeozergatik egin gaitu honela!!

domingo, 27 de mayo de 2007

Hernia diskala txakurretan




Aurretik azaldu dudanez, hernia diskalak portzentai handian ematen dira gure gizartean eta gizakiok ez gara hau pairatzen dugun bakarrak, animalien artean, txakurrak ere sufritzen dute.
Begiratu bestela argazki hau, ibiltzen jarrai dezan tramankulu hau jarri diote eta korrika eta guzti egiten du.

Hernia diskala




Aurretik esan dugunez,gizakiok azkarregi jarri gara bi hanken gainean eta hori ondorio txarrak ditu. Oraindik urte asko pasa beharko dira gure bizkarrezurra eboluzionatzeko eta orduan prest egongo gara lesio hauek ez eukitzeko. Baina oraingoz, txarto eginak gaude. Oraindik,tximinoen antzera,4 hankatan ibili beharko ginateke.

Gure bizkarrezurrean badaude orno batzuk gehiago jasaten dutela, gure anatomofisiologia dela eta. Gehien ematen den lesioa L4-L5-S1 ornoen artean ematen da.
Ornoen artean diskoak daude, hauen funtzioa moteltze edo indargetzea da. Hauei esker pisuak har ditzakegu, torsio edo errotazio mugimenduak egin, saltoka aritu, etabar.

Baina disko honen barnean dagoen "nucleo pulposo" kanpora ateratzen denean "Hernia diskala" dugula esan dezakegu. Gehiegizko tentsioa eta pisua jasatean, mugimendu errepikakorrak egitean, postura txarretan jartzean, etabarretan gure diskoa mintzen ari gara eta berak badu topea.

Badakizue gauean, LO EGITEN dugun bitartean, posizio horizontala eta ingrabitazioa dela eta, diskoa hidratatzen dela eta horregatik gauean 2 edo 3 ZENTIMETRO ALTUAGOAK garela? Gorputzak baditu defendatzeko taktikak, baina gure eguneroko bizitzak diskoa mintzen du eta taktika horiek ez dira nahikoak izaten.

Hernia gehienak asintomatikoak dira, baina gizarteko gende guztiak erresonantzia bat aterako bagenu, harrituta geratuko ginateke, %40ak baino gehiagok "Hernia diskala" duelako.

Bizkarrezurra




Argazki honetan ikusten denez, gure gorputzaren sostengua edo euskarria gure bizkarrezurrak ematen du.

Zergatik duela urte asko, gure amonak ura garraiatzeko txarroetan sartu eta buru gainean eramaten zituzten? Ez da tontakeria bat, bere arrazoia dauka, gure gorputzeko ardatzaren zentroa hortik pasatzen delako eta zenbat eta gertuago eraman orduan eta gutxiago sufritzen du bizkarrezurrak. Eskuetan eramaten badugu, alde batean edo bestean bizkarrezurrak gehiago jasango du.

Gizakiaren bilakaeran asko aldatu da bizkarrezurraren antolaketa, lehen lau hankatan ibiltzen ginen eta gaur egun bi hankatan( apoyo bipodal). Prest gaude 2 hanken gainean ibiltzeko?

Ez, ez gaude prest, gure bizkarrezurrak lesio asko ditu hau aldaketa hau eman zenetik.Inboluzioa.